Bi urtean 9.000 euroko defizita pilatu du CDHk, baina, baikorrak dira aurrera begira. Kirol helbururik oraindik ez dute zehaztu, ´plantila osatzen ari baikara`.
OSTEGUNEAN izan zen CD Hernaniko batzar nagusia Zubipen eta 2004-2005 urteko balantzea egin eta 2005-2006ko helburuak zehaztu zituzten. Aurreko urteetan ez bezala, Zubipen bertan izan da aurtengo batzarra, Sandiusterrin izan beharrean.
Defizita, baina tamainakoa
CD Hernaniko arduradunek batzarrean azaldutakoaren arabera, 9.000 euroko zuloa izan dute azken bi denboraldietan. Beren hitzetan espero zutena baino txikiagoa da zulo hau eta lana egin ezkero datorren denboraldian buelta emateko modukoa juzgatu dute. Bazkide kopuruak behera egin izana da defizitaren arrazoietako bat, publizitateak gora egin badu ere. Horrez gain, mariskada zozketatzen hasi ziren iazko denboraldi bukaeran CDHkoak eta 12 asteetan harrera oso ona izan du egitasmoak. Datorren denboraldiari begira ere asmoa badute horrekin jarraitzeko, baina, ondo antolatuta, lan asko eskatzen du eta.
Primak, aukerarik bada
Azken denboraldian espero ez zen gastuetako bat lehen taldeko jokalariei emandako primena izan da. Datorren denboraldian primak emateko konpromezurik ez du hartu CDHko zuzendaritzak, lehen helburua defizita tapatzea izango baita. Baina, argi utzi dute defizita estali ezkero izango direla primak eta lan egingo dutela diru hori lortzeko.
Kirol helburuak aurrerago
Datorren urtean ekipo teknikoak ia bere osotasunean jarraituko du CDHn. Lehen taldeko jokalariei dagokienez, orain ari dira plantila osatu eta zehazten ´gainerako taldeak bezalaxe, lan askorekin`. Lor-tzen dutenaren arabera markatuko dituzte helburuak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!