Hernaniarrak dotore aritu ziren

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 29a, 03:00

Santa Anako III. Triatloia egin zen Lezon eta toka, bola eta musean aritu ziren parte hartzaileak. Aurelio Santos eta Joxe Zapirain, Elur Txori elkartearen izenean, izan ziren erregularrenak eta aurreneko geratu ziren sailkapen orokorrean. Frogaka honakoa izan zen sailkapena: Bolan, aurrenekoa, Miguel Burugain hernaniarra; bigarrena, J.A Belaunzaran urnietarra; hirugarrena, L. Aizpiolea zeraindarra; eta laugarrena, N. Osaba hernaniarra. Tokan, N. Osaba izan zen aurrenekoa; bigarrena, A. Santos; hirugarrena, Jesus Lasa; eta laugarrena, J.A. Lasa. Musean, aurrenekoak izan ziren J.Goenaga-N.Osaba; bigarrenak, J. A Montes eta J.L. Lozano; hirugarren, J.A. Lasa-A. Uranga; eta laugarren, J. Zapirain-A.Santos.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!