Atletiko San Sebastian errugbi taldeak dei egin die Hernaniko neska errugbi zaleei datorren denboraldian beren taldean parte hartzera. Kronikari esan diotenez 19 lagun badaude aurten taldea ateratzeko, baina, 30 lagun izatea nahiko lukete. Donostia inguruko herrietako jendeari egiten diote dei eta bereziki hernaniarrei, lehen izan arren azken urteetan nesken talderik ez dutelako.
Laugarren denboraldia
Atletiko SSeko nesken taldea ez da berria eta aurtengoa laugarren denboraldia izango dute Euskal Ligan. Durango, Getxo, Gaztedi, (agian Bilbo), Iruña eta Amurrioren kontra ari beharko dute datorren urtean eta helburua ere goien daukate: hiru aurrenekoetan sartzea. Lehen urteetan azkena gelditu zen Atletiko ligan, 15-16 urteko gazteak baitziren jokalaririk gehienak, baina, iaz utzi zuten azken postua eta aurten ere jokalari gehienak segitzeko asmoa dute eta 20 urte bueltako taldea izango du Atletikok, askozaz lehiakorragoa. Inguruko errefuerzoez gain, litekeena da Erasmus-en ikastera etorritako ingelesen batzuk ere jokatzea ´eta horrek taldeari indar haundia emango lioke` arduradunen hitzetan.
Entrenamenduak
Jokatu edo informazio gehiago nahi duena www.bardulians@hotmail.com helbide elektronikoan jarri liteke harremanetan edo irailaren 7an lehen entrenamendura azaldu: 19:30etan Atletiko SSren zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!