Aparkalekuak baterian, bestelako aparkalekuak eta karga deskargarako eremua jarriko dituzte.
HirigiNTZA Batzordea izango da gaur Udaletxean. Bertan, besteak beste, hitz egingo dute Txirrita kalearen antolaketaz. Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak azaldutakoaren arabera, Txirrita kalea karril bakarrekoa izango da. Zinkoeneatik Atsegindegira bidean, ezker aldean aparkalekuak jarriko dituzte baterian. Eskubi aldean, karga deskarga eta normal aparkatzeko plazak jarriko dituzte.
Txirrita kalearen ordenamendua aldatzea pasa den apirilean onartu zen baina, Hirigintza Zinegotziak esandakoaren arabera, alegazioetarako epe bat izan da eta zenbait aldaketa txiki eman dira hasierako proiektutik. Garaje sarrerak eta kontenedoreentzat lekua behar dela-eta zenbait aldaketa egingo dira. Beste eskaria funeraria batek egin du, sarrera behar baitu. Hirigintza Zinegotziak azaldu du alegazio hauek onartu egingo direla eta lanak hasiko dituztela Atsegindegiko obrak bukatzean.
Galarretako
frontoia haunditu
Gaurko Hirigintza Batzordean aztertuko den beste puntu bat da Galarretako frontoia haunditu ahal izateko kontsulta. Galarretako frontoiko taberna haunditzeko kontsulta da zehazki eta Arratibelek esandakoaren arabera, erantzungo zaio eremu hori haunditu daitekeela %10 batean. Horrekin batera erantzungo zaio orain arteko erabilera bera izan behar duela eremu horrek ere. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!