Ezkurra-Lizaso/Bitoria-Altuna I-Angel Lekunberriren kontrako partidua izango da.
GALARRETAN norgehiagoka polita ikusteko aukera izango da gaurkoan, izan ere, elkarren kontra ariko dira batetik San Ferminetako Torneoko hirukote txapelduna: Bitoria-Altuna I-Angel Lekunberri; eta bestetik, momentuan dauden bi erremontista onenak: Ezkurra eta Lizaso.
San Ferminetako Torneoan 3 erremontistek harrituta utzi zituzten Euskal frontoira hurbildu ziren zaleak, baina ez da nolanahiko erronka bi erremontista doneztebetarrak menderatzea. Partidu honetan Lizasoren sakea klabea izango da, asmatzen badu lan haundia jarriko baitie aurkariei. Baina sakearekin asmatzen ez badu, Altuna I eta Angel Lekunberrik aukera aprobetxatu dezakete, azkenaldian ikusleak harrituta uzteko moduko jokoa erakusten ari baitira.
Galarretako jaialdiko bigarren partidua izango da.
Beste hiru partidu
gaur Galarretan
Aurreneko partidua izango da Martinez II-Astibia/Gorri-San Migel; hirugarrena, Sarasua-Badiola/Juaristi-Olazar; eta laugarrena, Aizpurua II-Ion/Larrea-Agirrezabala. Jaialdia 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!