Xabat Otxotorena ondo Ordiziako klasikan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 28a

Txirrindulariak sentsazio onak izan zituen asteleheneko proban eta itxaropentsu dago aurrean dituen lasterketei begira.

Xabat Otxotorena hernaniarrak ondo ikusi zuen bere burua asteleheneko Ordiziako klasikan. Kronikari azaldu dionez, Espainiako txapelketan aritu eta gero deskantsua hartu zuen eta ondo etorri zaio errekuperatu ahal izateko. Hurrengo egunetan ere izango du Otxotorenak non lehiatua. Datorren asteburuan adibidez Getxoko zirkuituan arituko da, eta Orbea taldeak Portugalgo Itzulian eta Urkiolako Igoeran ere parte hartzeko intentzioa dauka. Gainera, taldea Etorkizunaren Tourrera zein joango diren erabakitzen ari da eta Otxotorenak dio Ordizian bezela aritu ezkero ondo ikusten duela bere burua hara joateko ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!