Askatasuna erakundeak salatu duenez, hilaren 18an agresioak jasan zituen Ibon Fernandez Iradi preso hernaniarrak. Gendarmeen eskutik jasan zituen tratu txarrak Fernandez Iradik, Fleuryko espetxean, Askatasunak salatu duenez, eta epaitegira bidean erantzi eta flexioak egin arazi zizkioten ´eta uko egin zuenean, lurrera bota eta kolpatu egin zuten`.
Horrez gain, Askatasunak salatu du Gotzon Aranburu preso
hernaniarrak ere agresioak jasan zituela maiatzaren 11ean, Villenan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!