Monteseko etxebizitzetarako zerrendak onartuko dira gaur Gobernu Batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 28a, 03:00

Zerrendak onartuta publiko egingo dituzte eta seguruenik Udaletxeko atarian jarriko dituzte ostiraletik aurrera. Igerileku irekiak egiteko obrak adjudikatuko dituzte plenoan.

GOBERNU Batzarra eta Plenoa izango dira gaur Udaletxean. Gobernu Batzarrean Monteseko babes ofizialeko etxebizitzen inguruan ariko dira, izan ere onartzekoa dute zozketan sartzeko eskaeren zerrenda. Txema Mercado, Etxebizitza Zinegotziak azaldutakoaren arabera, 690 bat eskaera daude zerrendan eta onartu ezkero ostiral honetatik aurrera izango da ikusteko aukera Udaletxeko atarian. Hurrengo urratsa zozketa egitea izango da baina promotorak berak jarriko du horretarako fetxa. Txema Mercadok adierazi du leku publiko batean egingo dela zozketa, seguru aski kiroldegian, eta ahalik eta modu argienean egingo dela adierazi du. Montesen egingo diren babes ofizialeko etxebizitzak 14 dira eta larru lantegia zegoen horretan.
Igerileku irekiak Bestetik, Plenoan igerileku irekiak egiteko proiektua eta obrak adjudikatuko dira. Joxan Rekondo Alkateak adierazitakoaren arabera, igerileku irekiak egingo dira Mendi Mendianeko lurretan: Latsunbetik Antziolara doan bide hori hartuta, ezkerraldera. Gutxi gora behera 30.000 metroko azalera izango litzateke. Proiektua eta obrak egiteko lehiaketara 5 bat enpresa aurkeztu dira eta horietatik bat aukeratuko du da gaurko Plenoan. Joxan Rekondok azaldutakoaren arabera, informe teknikoak 5 proiektu horietatik bat hobestu du eta horren aurrekontua, 2.3000.000 eurotakoa da, gutxi gora behera. Behin proiektua adjudikatuta proiektua idazteko 3 hilabete emango dira eta obrak egiten azaro aldera hastea espero dute. Igerileku irekiak 2006ko abuzturako erabiltzeko moduan egotea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!