Santa Anako III. Triatloia egin zen Lezon eta tokan, bolan eta musean aritu ziren parte hartzaileak. Aurelio Santos eta Joxe Zapirain, Elur Txori elkartearen izenean, izan ziren parte hartzailerik erregularrenak eta aurreneko geratu ziren sailkapen orokorrean. Frogaka honakoa izan zen sailkapena: Bolan, aurrenekoa Miguel Burugain hernaniarra; bigarrena J.A Belaunzaran urnietarra; hirugarrena L. Aizpiolea zeraindarra; eta laugarrena N. Osaba hernaniarra; tokan, N. Osaba izan aurrenekoa; bigarrena A. Santos; hirugarrena Jesus Lasa; eta laugarrena J.A. Lasa; musean, aurrenekoak izan ziren J.Goenaga-N.Osaba; bigarrenak J. A Montes eta J.L. Lozano; hirugarren J.A. Lasa-A. Uranga; eta laugarren J. Zapirain-A.Santos.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!