Hernaniar bat hil zen atzo istripuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 27a, 03:00

39 urteko hernaniar bat hil zen atzo Astigarragan gertatutako istripuan. Arratsaldeko 14:30etan gertatu zen istripua, GI-2131 errepidean, Astigarraga parean. Istripuan Opel Kadetta eta Vespa motorrak elkar jo zuten. Vespa gidaria, 39 urteko hernaniarra, momentuan hil zen eta kotxe gidaria Donostiako Hospitalera eraman zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!