‘Bat Gehio’ taldearen kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 27a, 03:00

Bat Gehio taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean (ez ostegunean atzoko Kronikan agertzen zen bezala). Bat Gehio taldea Bartzelonan bizi diren euskaldunek osatzen dute eta nahasten dituzte, popa, flamenkoa eta jazza. Kontzertua Morkaiko taldeak antolatu du, igandean Santa Barbaran ospatuko den San Inazio eguna girotzeko. Kontzertua gaueko 22:30etan izango da Milagrosan eta sarrera dohainik da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!