Euriak ez zuen ‘Kenny Barron Trio’ren kontzertua geldiarazi

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 27a, 03:00

Jazzaldia Hernanira etorri zen astelehenean, izan ere Kenny Barron Trio taldeak kontzertua eskaini zuen Chillida Leku museoan. Kontzertua museoko atari ondoko zelaian eman zuten eta emanaldia hastera zijoanean ziri miria bota bazuen ere jendea ez zen erretiratu. Kenny Barron Triok eskertu zuen ikusleen jokaera. Kenny Barron jazz munduan dagoen piano jole onenetarikoa da, askoren iritzian. Harekin batean, Ray Drummond kontrabajoa eta Ben Riley bateriajolea bildu ziren taula gainean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!