Santa Ana eguna gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 26a

jaiak bukatzen ari diren arren, Astigarragan ez dute gelditzeko intentzio haundirik. Gaur Santa Ana eguna ospatuko dute, ederki ospatu ere: goizeko 7:30etan sokamuturra izango da ikastolako atarian. Horren ondoren kalejira egingo dute trikitilariekin eta goizeko 10:00etan Iturengo joaldunek hartuko dute txanda. Astigarraga izanda ezin sagardo dastaketa falta, 11:30etan izango da Kale Nagusian, Murgiaren ondoan. Eguerdiko 13:00etan berriz, Aitor Mendiluzek eta Sustrai Colinak bertso saioa egingo dute, eta horrekin nahikoa ez duenak arratsaldean eta gauean ere izango du zer ikusi, 18:30etan herri kirol jaialdia eta Cortocirquito izeneko ikuskizuna, 21:00etan hasiko den abesti tradizionalen saioa eta 23:30etatik aurrera Trakets taldearen emanaldia, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!