ARANON ere, beste urte batez jaien bukaera badator. Hala ere, jubilatuen eguna geratzen zaie aurtengo Santioei eta hori aprobetxatu nahi duenak izango du aukera. Goizeko 10:00etako dianarekin hasiko da saltsa gaur. Gero, 11:00etan meza ospatuko dute eta handik ateratzean jubilatuentzako hamaiketakoa egongo da prestatua Kontzejuan.
Eguerdia etortzearekin batera, 12:30etan, pelota partiduak izango dira afizionatuen artean. Zabala eta Arruti Huizi eta Jauregiren kontra arituko dira zein baino zein. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute Herriko Etxea ostatuan, Imanol Lazkano eta Joxe Agirre bertsolariak eta trikitilariak tartean direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!