ZARAUTZEN IV. Jazz Mintegia egiten ari da egun hauetan eta gaur gauean Ainara Ortega abeslari hernaniarrak eta Iñaki Salvador pianojole donostiarrak kontzertua eskainiko dute bertan. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da, Zarautzeko Munoa plazako karpan.
Gaueko 22:30etan beste emanaldi bat izango da, Didier Irisarri musikariak eskainiko duena. Emanaldi hauek bukatzean bat-bateko musika saioak izango dira, jam session izenez ezagunak direnak. Emanaldi hauetan eszenatoki gainean jo nahi duen guztiak parte hartu dezake.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!