SAN Inazio eguna ospatuko dute Santa Barbaran datorren igandean, Morkaiko taldeak antolatuta. Goizeko 10:30etatik aurrera Solano eta Beasain trikitilariek girotuko dute festa. Indio eta Atarrabiyori omenaldia egingo diete segidan eta eguerdian meza izango da Santa Barbarako ermitan. Eguerdiko 12:45etan Zelaia, Eizagirre eta Kaxka bertsolarien saioa izango da eta eguerdiko 13:00etan herri kirolak: aizkora, lokotxak, txingak eta trontza. Herri bazkaria egingo dute gero eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela Kitto eta Aralar tabernetan, 18 eurotan. Arratsalderako lagunarteko toka txapelketa, haur jokoak eta txokolatada antolatu dituzte.
Ostegunean, festa girotzeko, Bat Gehio taldearen emanaldia izango da Milagrosan. Popa, jazza eta flamenkoa nahasten duen taldea da eta Bartzelonan bizi den euskaldun musikariek osatzen dute. Gaueko 22:30etan hasiko da eta sarrera dohainik da.
wEgitaraua
Uztailak 28, osteguna.
22:30: ‘Bat Gehio’ taldearen kontzertua, Milagrosan. Sarrera dohainik.
Uztailak 31, igandea.
10:30: Solano eta Beasain trikitilaria.
11:00: Indiori omenaldia, hildako lekuan.
11:45: Indio eta Atarrabiyori omenaldia, monolitoan.
12:10: Meza bertako ermitan.
12:45: Bertsolariak: Zelaia, Eizagirre eta Kaxka.
13:00: Herri kirolak: trontza, aizkora, lokotxak eta txingak.
14:30: Herri bazkaria.
16:30: Lagunarteko toka
txapelketa.
17:30: Haur jokoak eta
txokolatada.
19:00: Herrira jeitsiera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!