sound system kontzertu berezia izan zen atzo Tilosetan, Roots Garden & Nation Vibration Sound System taldearen eskutik, eta Molotoff irratiak antolatuta. Sound Systemaren munduan oso ezaguna da Ingalaterrako talde hau, eta Euskal Herri inguruan egiten ari diren jira aprobetxatuta etorri dira, atzo, Hernanira.
Roots Garden... taldea Ingalaterrako Brighton hirikoa da eta hango berezitasunak ekarri ditu Hernanira, gehienbat soinu aldetik lortzen dituzten efektuak. Soinu ekipoa taldeak berak eskuz egindakoa da eta izugarrizko aukerak ematen dizkio horrek: soinu grabeak, soinu ertainak eta soinu agudoak bafle banatatik botatzen dituzte (denak nahastuta bafle bakarretik bota beharrean) eta hala, soinu tipo bakoitza kontrolatu dezakete. Bestalde, kontzertuan hiru bafle jartzen dituzte hiruki haundi bat egiten eta jendea hirukiaren barruan sartzen da, horrela sentsazioa erabat aldatzen da.
Irrati inguruko jendea elkartu
Molotoffek urtero antolatzen du garai honetan kontzertua, San Joanetako txosnaren arrakasta ospatzeko eta irrati inguruan urtean zehar lanean ari den jendea pixka bat elkartzeko.