Hernanin egiten den Ostiela aldizkariak kaleratu du 38garren alea. Beren hitzetan ´ez dauka sargori puntturik uda parteko Ostiela! honek, bai jario beroa ordea eta polemikoak izan litezken zenbait adierazpen, Kontu eta ixtori`. Donostiako irudiak ´gordetzen duen iruzurra` da aldizkarian jorratzen den gaietako bat; Iñaki Segurolari elkarrizketa egin diote ‘Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo’ liburuaren inguruan. Horrez gain, sexualitatea, kantu bat zure minari, Zapatisten txokoa, Kumuneko liburutegia... eta beste artikulu eta idatzi mordo bat ditu aukeran, 38garren ale honek. 3 eurotan dago salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!