Gaur Santio eguna, festa haundia izango da

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 25a

Kronoeskalada eta Larraindantza dira Astigarragan eta herri kirolak, bertsolariak eta trikitilariak Aranon.

SANTIO festak aurrera dijoaz Astigarragan eta Aranon eta gaur Santio Eguna, goizean goizetik nahi arterako festa izango da, bai bata nola bestean. Astigarragan, 14garren Santiomendiko kronoeskalada famatua izango da gaur eguerdian, arratsaldean Astigar dantza taldearen emanaldia eta iluntzean Larraindatza, Foru Plazan hasi eta J. Barandiaran plazan bukatu. Gauean, berriz, berbena eta kontzertuak izango dira. Herri kirol, bertso... Aranon, Goizuetaren kontrako pelota partidu famatuak dituzte eguerdian, herri kirolak eta bertsolariak arratsaldean eta trikitixa gauean. GAUR ASTIGARRAGAN 07:30 Aulki-jokoa eta txokolatejana dultzaineroek alaituta. 09:30 Astigarragako txistularien diana. 11:00 Meza nagusia, Santiagomendiko ermitan. 12:00 XIV. Santiagomendiko Kronoeskalada, Sagardo plazatik. 13:30 Kronoeskaladaren sari-banaketa J. Barandiaran plazan. 18:00 Astigar taldearen dantza-erakustaldia, pilotalekuan. 19:00 Talaka, Bielorrusiako balet nazionala. 20:00 Los Incansables txaranga. 23:30 Larraindantza herrikoia. 23:30 Berbena Trikizio taldearekin, J. Barandiaran plazan. 23:30 Kloratita eta Tuboskapi taldeak Tomas Alba kalean. GAUR ARANON 10:00 Diana txistulari eta dultzaineroekin. 11:00 Meza Nagusia. 12:30 Pelota. Arano / Goizueta. Zabala-Gaskon / Loiarte-Apezetxea 18:00 Herri kirolak -Harrijasotzailea: Saralegi. -Aizkolariak -Nazabal eta Larretxea. 19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Estitxu Eizagirre. Gaijartzailea: Xabier. Legarreta 20:30 Trikitixa. Tapia eta Leturia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!