‘Radio Favela’ filma jarriko dute gaur Karkabako plazan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 27a, 03:00

NATZA elkarteak antolatuta Radio Favela filma jarriko dute gaur gauean, Karkabako plazan. Aurretik Aztibegia elkarteak bere irrati proiektua aurkeztuko du. Datorren astean botako dute Heriotza Isila dokumentala (ez gaur, atzoko Kronikan agertzen zen bezala) eta aurretik Hernaniko preso ohi bat gonbidatuko dute mahaingurua egiteko. 80 hamarkadako Brasil Radio Favela filmean irrati bat sortu nahi duten 4 gazteren istorioa kontatzen da, Radio Favela. 80 hamarkadan Brasilen izandako irrati komunitarioa da Radio Favela eta arrakasta haundia lortu zuen, erabiltzen zuen hizkuntza eta programazioarengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!