Saharatik etorritako haurrei harrera egin zieten atzo Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 27a, 03:00

SAHARAKO haurrei harrera ofiziala egin zieten atzo eguerdian Udaletxean. Uztaila hasieran etorri ziren Saharako 6 haurrak Hernanira eta bi hilabete egingo dituzte herrian. Harrerara joan ziren Derjalha, Bhaya, Said eta Saleh haur saharauiak eta hainbat Udaletxeko ordezkari. Harreran aipatu zuten Udalak bi mozio onartu zituela pasa den ostiraleko Bozeramaile Batzordean. SKUren mozioa Mozioetako bat EB-IUk aurkeztu zuen baina Saharako Koordinazio Unitatearen (SKU) izenean. Bertan salatzen dituzte azken egunetan Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan izandako gertakariak. Kondenatzen dituzte ´manifestazio baketsuen zanpaketa bortitza eta saharauien giza eskubideen urraketa areagotzea, Marokoko armada eta poliziaren eskutik`. Marokoko gobernuari eskatzen diote saharauien giza eskubideak errespeta ditzan eta Espainiako Gobernuari eskatzen diote Marokoko Gobernua presionatu dezan saharauien giza eskubideak errespetatzeko. Espainiako Gobernuari eskatzen diote baita ere, bere gain hartzeko nazioarteko gidaritza Afrikako azken deskolonizazio prozesua modu justu batean egiteko. Honekin batera protesta egiten dute ez dituztelako lurralde horietan Espainiako elkartasun erakundeen hainbat ordezkari sartzen utzi. Eta diote berretsi egiten dituztela azken urteotan egindako adierazpenak: ´saharauien autodeterminazio eskubideen aldekoa, nazioarteko legalitatea eta Nazio Batuen erabakiak betetzea, Baker Planean aurrikusitako erreferenduma egitea eta Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara behar adina giza laguntza bidaltzekoa`. Bukatzeko diote, begi onez ikusten dituztela laster instituzioetatik, Kongresua eta Senatua barne, eta baita ere Estatuko herrietako gizarte zibiletatik okupaturiko lurraldeetara egin nahi diren behaketa misioak. PSE-EEren mozioa Udalak onartutako bigarren mozioa PSE-EEk aurkeztutako mozioa da. Marokoko Gobernuaren errepresioa salatzen dute eta eskatzen diote saharauien giza eskubideak errespetatzeko. Horrekin batean eskatzen diote errespetatzeko Nazio Batuek hartutako erabakiak, ´autodeterminazio erreferendum libre bat egin dadin`; eta bukatzeko ´hainbeste sufrimendu sortzen ari den gatazkarekin`. Espainiako Gobernuari eskatzen diote modu aktiboan neurriak hartu ditzan gatazka hau konpontzeko modu justuan. Eta azkenik ONUri eskatzen diote gatazka honen konponbidean inplikatzeko. Mediku errebisioak Egun hauetan mediku errebisioak egin dituzte haurrek eta hauekin ibiltzen den begiraleak adierazitakoaren arabera ez dute ezeren okerrik, hortzetako arazoak ditu batek edo bestek. Gaur hondartzara joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!