Ray Drummond eta Ben Riley-rekin ariko da. Gaur, eguerdiko 12:30etan.
Kenny Barron piano jole famatuaren kontzertua izango da gaur Chillida Lekun, Donostiako Jazzaldiaren barruan antolatutako kontzertuan. Barron jazz piano jolerik hoberenetarikoa juzkatzen dute eta horren erakusle da 2000. urtean jaso zuen Donostiako Jazzaldiko saria. Gaur Ray Drummond bajua eta Ben Riley bateria jolea izango ditu lagun, eguerdiko 12:30etan eskainiko duen kontzertuan.
Museoko belardian
Aurten lehenengo aldiz museoko belardietan izango da Jazzaldiko kontzertua, Zabalaga baserri barruan izan beharrean. Chillida Lekuko arduradunen hitzetan, ´Chillidaren obra ikusteko aukera ematen zaio publikoari, kontzertua entzuten duen bitartean. Horrela musika eta arte plastikoa uztartzen ditugu`.
Sarrerak salgai daude servikutxa sarean eta baita kontzertu aurretik Chillida Lekun bertan ere,
7 eurotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!