SANTIO bezpera Umeen Eguna izaten dute Aranon eta gaur ere ekintzak antolatu dituzte gazteenentzat. Goizean, diana eta mezaren ondoren, pilota partiduak izango dira. Arratsaldean, Gorritiren Showa izango da eta ondoren txokolatada. Gauean, Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso eskolakoek bertso antzerkia egingo dute. Jarraian Imuntzo eta Belokik jarriko dute dantza giroa.
Bestalde, atzo ere egun ederra izan zuten aranoarrek eta denen ahotan izan zen eguerdian egin zuten gazta, sagardo eta herriko produktuen erakusketa eta probaketa. Hamar baserritatik ekarri zituzten beren produktuak herritarrek proba zitzaten eta gazta eta sagardoaz gain, ikusgai izan ziren herritarrek egindako zenbait eskulan ere. Aurten egin dute lehen aldiz gisa honetako probaketa eta erakusketa eta jende asko bildu zen plazan. Antolatzaileek balorazio ona egin dute eta eskerrak eman dizkiete beren produktuak jarri dituzten baserritar guztiei (Larratxuri, Lontxonborda, Ezkerrenborda, Bordaxar, Beltxekoborda, Martzenekoborda, Larreanborda, Juanikene, Arotzaundi eta Telleritxiki).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!