Egunez esku-pelota jaialdiak, eta ‘Suburbio’ eta ‘Ezeonikez’ taldeak Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 24a

SANTIO egunaren bezpera dute gaur Astigarragan eta goizean goizetik izango dira ekitaldiak egun guztian zehar. Haurrak esnatuko dira lehendabizi 11:00etan Txu-txu trena izango baitute. Eguerdian gazteentzako urteroko herri bazkaria egingo dute eta arratsaldean, pelota, kalejira, txaranga, sokamuturra eta abar izango dituzte. Gauean kontzertuak dituzte 00:30etatik aurrera, Gazte Asanbladak antolatuta. Gaur Suburbio taldea arituko da lehendabizi eta segidan, goizeko 03:00ak bitartean, Ezeonikez taldea arituko da jo eta su. Kontzertu guztiak Tomas Alba kalean izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!