Abuztuan ordutegi aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 26a, 03:00

Mendiriz Mendi elkartearen ordutegia aldatu egingo da abuztuan. Normalean astelehen, ostegun eta ostiraletan irekita egoten bada ere, abuztuan ostegunetan bakarrik irekiko dute, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Bestalde, elkarteak jakinarazi duenez, abuztuan ezingo da federatu txartela tramitatu, oporrengatik Federazioko bulegoak itxita egongo direlako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!