Gaurko ekitaldiarekin bukatuko dira Madalena festak Zaharren Egoitzan.
MARIA Madalena Zaharren Egoitzan urtero ospatzen dituzte Madalena jaiak eta gaurkoarekin bukatuko da aurtengo egitaraua, ostegunean hasi zena. San Joanetan eta urtean zeharreko beste irteeretan ateratako argazkiak emango dituzte, jendeak pasa berritako irudi horiek ikusiaz gozatzeko aukera izan dezan.
Atzo punttoan
Zaharren Egoitzan afizio haundia dute karta joko eta bestelako jokoetarako eta atzo puntto txapelketak izan zituzten eta buru belarri aritu ziren jokatzen.
Bestalde, ostirala izan zen egun haundia eta txistularien diana, toka, meza nagusia eta bingo berezia izan zituzten Zaharren Egoitzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!