San Inazio eguna ospatuko da hilaren 31an, Santa Barbaran. Morkaiko taldeak antolatuta egun guztiko festa izango da: diana, trikitilariak, Indio eta Atarrabiyori omenaldia, meza, bertsolariak, herri kirolak, bazkaria, toka txapelketa, haur jokoak eta txokolatada. Bazkarirako txartelak 18 euro balio ditu eta menua izango da: marmitakoa, txuleta eta Adarragako pastela (txartelak Aralar eta Kitton).
‘Bat Gehio’ taldea ostiralean
Igandeko festa girotze aldera, uztailaren 29ean, Bat Gehio taldearen emanaldia antolatu du Morkaiko taldeak Hernanin. Kontzertua dohainik da, gaueko 22:30etan Milagrosa ermitan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!