Antziola kalea itxita

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 24a

Datorren astearte, asteazken eta ostegunean Antziola 10etik rotondaraino doan bide zatia margotzekoa dute, kotxeak baterian aparkatu ahal izateko. Antziolara doan errepide honetan, ezker eta eskubi aldean izango da baterian aparkatzeko aukera eta autoentzat 3,5 metroko karrila geratuko da. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, aparkalekuak margotzen dituzten hiru egun hauetan debekatua izango da bertan aparkatzea. Udaltzaingoak bizilagunen laguntza eskertu nahi izan du
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!