Reggae Sound Systema eta merienda gaur, abuztuko geldialdiaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 24a

Tilosetan izango da festa, 17:00etatik 21:00etara

Molotoff irratiak festa antolatu du gaur, denboraldiari bukaera eman eta San Joanetako txosnako emaitza onak ospatzeko. Reggae Sound Systema eta merienda izango dira eta Molotoffek irratikideak, bazkideak eta irratilagun guztiak gonbidatu ditu gaurko festan parte hartzera. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango dira kontzertua eta merienda, Tilosetan. Sound System talde famatua Roots Garden & Nation Vibration Sound System taldea ariko da Hernanin, antolatzaileen hitzetan, Europa mailan dagon reggae sound system garrantzitsuenetakoa. Ingalaterrako Brighton hirikoak dira eta 12 urte daramazkite Europako leku askotan sound Sysmtema egiten. Hernanira etorri aurretik Ingalaterran, Bartzelonan, Italian... aritu berri dira. Sound Systemak Jamaikako dantzaleku mugikorrak dira eta base batzuen gainean inprobisatu eta kantatzeko aukera ematen du. Musika mota eta talde honi buruz gehiago jakin nahi duenak, gaur du zita, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!