Urtero bezala, Molotoff irratiko zuzeneko irratsaioak abuztuan bukatuko dira eta musika izango da 24 orduz emisioan. Irailean hasiko dira bilerak programazio berria lotzeko eta urri aldera hasiko du betiko martxa.
Aurten 21 irratsaio izan ditu Molotoffek, gehienak musikari buruzkoak, eta arratsaldeko 19:00etatik 23:00etara emititu dute zuzenean; larunbatetan 15:00etatik 20:00etara.
Bilerak noiz egingo diren publiko egingo du irratiak eta irrati saioren bat egin nahi duenak bilera horietara azaldu beharko du. Antolatzaileek jendea animatu dute beren programak presentatzera eta azpimarratu dute irratia librea dela eta irekita dagoela estilo guztietako programak emititzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!