Txondorra: mendia ketan zegoen garaiko testigua

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 24a, 01:00

Zeinek ez du Tasio pelikula gogoratzen? Urbasa inguruko herri txiki batean bizi zen ikazkin edo txondorgilearen bi­zimodua... Ba, Goizuetako do­zena bat herritar Tasioren gi­san ibili dira azken asteburu hauetan, txondorra egiten. Goi­zeko 08:00etan hasi eta iluntzera arte aritu dira lanean, Andoni Etxenikek lagunduta.

Goizuetan ez dira txondorgileak geratzen eta Etxe­nikek berak 10 urterekin piztu zuen azkena, aitarekin. Gogoratzen zuenetik abiatuta egin dute txondorra, frontoi zaharraren atzean, Txino auzoan, hilerri parean. Bihar piztuko du Etxenikek berak 20:00ak aldera eta ekitaldia ere egingo dute.

Egur-ikatza,
burdinoletarako

XX. mende erdira arte, egur-ikatza lortzeko txondor ugari egiten zen Goizueta aldean, Euskal Herriko hainbat he­rritan bezala. Inguru honetan, burdinoletarako erabil­tzen zen ikatza. Kontuan izan behar da Urumea bailaran 16 burdinola  ere aritu zirela batera lanean. Ho­rren testigu, orain­dik txondor plazak iku­si daitezke. Men­­­diak ke­tan zeuden garai­ak omen zi­ren. Garaiak alda­tzen joan ziren, ordea, eta txondorrak egi­teari utzi zitzaion. Goi­zue­tan, bertan, 30 urte ba­dira azken txondorra egin zela.

Lan gogorra
Desagertutako lanbide honek Goizuetan izan zuen garran­tzia ikusita, due­la pare bat urte Goizue­ta­ko feria-komisio­ak An­do­ni Etxenikeri proposatu zion txondorra egitearen ideia. Hala azaldu dio Kro­nika­ri Fernando Goiak. 4-5 to­na egur Udalari eskatu eta pixkanaka joan dira txondorra osa­tzen: «hasteko, egurra leher­­tu ge­nuen eta ondoren, txon­dor plaza egin. Gero, pixkanaka joan gara egur hori bere lekuan jartzen eta itxura ematen, orbela eta lurrarekin tapatzen...».

Oso pozik daude emaitzarekin eta herrian sortu duen ikus­­minarekin, baina txondorra egitea oso gogorra dela az­pimarratu du Goiak: «Gu mo­to­zerrekin aritu gara egurra txikitzen, baina garai batean trontzan eta beste antzeko tresnekin moztuko zuten egurra». 2 me­tro eta erdiko altura du txondorrak eta behean, 4 me­troko diametroa, gutxi gora­behera.

15 egunetan, ikatza
Bihar txondorra piztu eta 15 bat egun itxaron beharko dira ikatza lortzeko. Bitarte horretan, 4 odutik behin eman behar zaio «jaten»: zotzak, egurra... Horretarako turnoak egingo dituzte goizuetarrek.
Bihartik aurrera, txondorraren prozesu guztiko ar­gaz­kiak egongo dira ikusgai.
Bestalde, larunbatean feri eguna izango da Goizuetan eta herri bazkariko txartelak salgai daude Amaia kafetegian (948 51 42 42 begin_of_the_skype_highlighting              948 51 42 42      end_of_the_skype_highlighting).

ARGAZKIAK IKUSI

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!