SAnta Barbarako harrobira bidean dagoen zabalunean, udaleko grua dagoen eraikinaren ondoan (Arrigoain jatetxe azpikaldean), aparkalekua ireki du Udalak, asfaltatu eta pintatua. 52 aparkaleku publiko gelditu dira, debaldekoak.
Hiriguneko arazoak
konpontzeko
Udalak jakitera eman duenez ´hirigunean dauden arazoak` hobetu nahi ditu aparkaleku hauekin. Andoni Amonarraiz Zerbitzu Publikoetako zinekotzia pozik azaldu da aparkalekuekin ´teknikoki aparkaleku disuasorio esaten zaio. Nahiz eta Kaxkoan bertan egon ez, hirigunetik oso hurbil dago, oinez 5 minutu baino ez dira beharrezkoak` nabarmendu du eta kotxeek ´bueltaka-bueltaka` ibili beharrik ez dutela izango gaineratu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!