Pasa den asteburuan Iruñean jokatu zen Euskal Herriko igeriketa txapelketa, promesa eta absolutu mailan. Hernanitik Mañel Aizpuruak eta Anne Altunak hartu zuten parte. Mañel Aizpuruak 400 metro libretan 4’ 21’’ 39 ko denbora egin zuen. Zilarrezko domina lortu zuen bere kategorian, brontzezkoa absolutu mailan eta Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko minima ere lortu zuen. Mañel Aizpuruak aurretik ere lortu zuen txapelketa horretan sartzea, 50, 100 eta 200 metrotan.
Anne Altuna bere adineko Espainiako minima lortzen saiatu zen 100 metro libretan baina ez zuen lortu
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!