Puntto Txapelketa jokatuko dute gaur Zaharren Egoitzan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 23a

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Zaharren Egoitzan Madalena jaiak ospatzen ari dira egun hauetan. Gaur arratsaldean puntto txapelketa jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bihar ere izango du festak segida Zaharren Egoitzan eta arratsaldeko 17:30etan San Joan jaietako eta egindako irteeretako argazkiak jarriko dituzte, pasatako momentuak gogoratzeko. Atzo ere izan zen festa eta toka txapelketa, meza, bingoa eta goizeko diana izan zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!