Santio jaiak ospatuko dira bi herrietan eta egitarau zabala dute astebururako.
Atzo hasi ziren Santio jaiak Astigarragan eta Aranon eta gaur ekitaldi ugari izango dituzte. Astigarragan Iker Ruizen omenezko saskibaloi txapelketa izango da goizean eta IIIgarren Kross herrikoia arratsaldean. Ilunabar aldera 15garren futbito txapelketako finala jokatuko da. Musikari dagokionean, Galtzarra txaranga, Alazan musika latinoa eta Nekin berbena taldea izango dira.
Aranon, berriz, jan-edanak izango du gaur garrantzia: eguerdiko 12:00etan herriko gazta eta sagardo dastatzea izango dira eta iluntzean oilasko jatea. Horrez gain, pelotako finalak izango dira arratsaldean, meza ilunabarrean eta Etxabe anaien musikak errematatuko du eguna....4-7 orriak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!