Kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 22a, 03:00

Ohikoa den bezala, ostiral honetan ere Etxerat elkarteak kontzentrazioa egingo du Zinko Enean, ´Euskal Presoak Euskal Herrira` lelopean, presoen sakabanaketa salatzeko. Etxeratek gogorarazi du astebururo berrogeita hamar hernaniarrek senide edo lagunak ikusteko bidaiatu egin behar izaten dutela, horrek dakarkien istripu arriskuarekin. Kontzentrazioa gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Zinko Enean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!