Gaur hasiko dira Santioak Arano eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 22a, 03:00

astigarraga eta Aranon prest daukate dena Santio jaiak ospatzeko. Gaurtik hasita hurrengo asteartea bitartean nahi adina jai eta parranda izango dute bi herrietako bizilagunek. Astigarragan haurrentzako izango da jaien lehenbiziko eguna. Eguerdiko 12:00etan txupinazo txikia egingo dute eta hortik aurrera ere gazteenek izango dute non gozatua. Umeentzako bazkariarekin jarraituko dute eguna 14:00etan eta arratsaldean Kale Jirafa ikuskizuna eta txokolate jana ere izango dira. 19:00etan hasiko dira jaiak txupinazo nagusiarekin eta gauean, 23:00etatik aurrera kontzertua izango da Des-Kontrol, Milkshake eta Harrikaren eskutik. Aranon ere gaur hasiko dira Santio jaiak, 19:00etan udaletxetik botako duten suziriarekin. Gero, gauarekin batera, 22:30etan mus txapelketa azkarra jokatuko dute San Roke elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!