Madalena jaietako egun haundia ospatuko dute gaur Zaharren Egoitzan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 22a, 03:00

madalenak iritsi dira aurten ere eta Zaharren Egoitzan urtero bezala programa konpletoa daukate. Gaur goiz-goizetik izango da mugimendua, 09:30etan txistulariak diana jotzen hasiko baitira, giroa alaitzeko. Ondoren, 10:30etatik aurrera Hernaniko aiton-amonek punteria erakustaldia egingo dute toka txapelketarekin eta bukatzean meza nagusira joango dira, eguerdiko 12:00etan. Arratsaldean ere ez da entretenimendua faltako Zaharren Egoitza, bazkalondorako bingo berezia prestatu baitute egoitzakoek, arratsaldeko 17:00etan. Atzo ere gelditu gabe Atzo hasi ziren Zaharren Egoitzako Madalenetako ospakizunak. Goizeko 10:30etan igel txapelketa eduki zuten. Arratsaldean berriz, merienda bereziarekin gozatu zuten inguratu ziren guztiek. Bihar eta etzi ere ospakizunek aurrera jarraituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!