Gobernu Taldeak alegazioak aurkeztu ditu etxebizitza gutxiago egin daitezen

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 21a, 03:00

GOBERNU Taldeak bidalitako ohar batean azaldu du Arau Subsidiarioen proiektu proposamenari alegazioak aurkeztu dizkiola. Hiru ardatz nagusi markatu behar dira hirigintzan, Gobernu Taldearen esanetan: 1.000 etxebizitza inguru eraikitzea, tasatu eta babestuen artean; Floridatik ateratzea etxebizi-tzekin bateragarriak ez diren enpresak eta auzoetako komunikazioa hobetzea. Etxebizitzei dagokionean Gobernu Taldearen asmoa da, arauen proposamen tekni koak aurrikusten dituen etxebizitza kopurua gutxitzea. Horretarako, atzera botatzea eskatu du Santa Barbara auzoan egitekoak ziren etxebizitzak eta baita Cuesta La Muertekoak ere. Horrekin batera proposatuko dute Lizeaga eta Elizatxo auzoetako eremu berdeak haunditzea eta bertan egitekoak ziren etxebizitzak biltzea Villa San Antonioko beheko terrenoetan, eta goiko partea Parado-rreko parkeari batzea. Beste proposamenak - AMR Floridatik ateratzea, honen egoera aldatu gabe. - Lizeaga eta Sorgintxulon aparkalekuak egitea. -Diputazioari eskatu Ipar Barianteak Donostiako bigarren zinturoiarekin bat egitea. - Galarretan eremua haunditzea enpresa teknologiko eta zerbitzu arloko enpresentzat. -Atofina ondoko eremua ez kalifikatzea eremu industrial bezala. - Ordenantza bat sortzea urbanizatu ezineko eremuetan eguzki plakak jartzeko. -Sarobeak mantentzea. -Altzueta inguruan agroaldea sortzea. -Chillida Leku ondoko hariztia mantetzea eta ondoan, Anton Enea inguruetan, zerbitzuetarako gunea gordetzea. Esate betarako hotela eraikitzeko aukera izan dadin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!