Oier Mendizabal pelotariak profesionaletan jokatutako zazpi partidutatik sei irabazi ditu

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 21a, 03:00

EKAINAREN 20an Zarau-tzen debutatu zuenetik, oso ibilbide ona ari da egiten Oier Mendizabal profesionaletan. Debutean, 22-15 irabazi zuen, Unanuerekin Koka-Errastiren aurka. Hurrengo konpremezua herrian bertan izan zuen San Joanetan eta hau ere irabazi egin zuen 22-16, Aimar Olaizola bikote zuela, Unanue-Errastiren aurka. Hi-rugarrena Irunen jokatu zuen, Koka-Mendizabal 22 / Bera-saluze VIII-Medina 16. Iruñean partidu gogorrak San Ferminetako jaialdietan ere izan da Mendizabal eta tantu bakarragatik irabazi zituen han jokatutako bi partiduak. Bietan Leitza izan zuen lagun. Lehenengoan, 22-21 nagusitu ziren, Capellan-Elkoro beteranoen aurka. Bestean, 11-17 galtzen joan ondoren, 18-17 irabazi zieten Beloki II-Apeztegiari. Seigarrenean galdu Igandean, estelarra jokatzea tokatu zitzaion Mendizabali Barakaldon. Olaizola I-Beloki /Bengoetxea-Zearra partidua zen jokatzekoa, baina, Beloki eskuko minez zela eta, enpresak Oierri deitu zion ordezka zezan. Oso partidu ona egin zuen, baina Bengoetxeak au-rrean tanto mordoa egin zuen eta azkenean 22-10 galdu zuten Olaizola I-Mendiza-balek. Hurrengo egunean izan zuen Oierrek garaipenaren bidera itzultzeko lehen aukera eta ez zuen pasatzen utzi. Debutatu berrien arteko parti-duan Iker Arretxerekin, Retegi Bi-Eskudero 22-11 menderatu zituzten Alegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!