EUSKAL Herriko herri arteko pelota txapelketako finala jokatuko du larunbatean Hernanik Lizarraren aurka eta hori dela eta prentsaurrekoa egin zuten atzo. Finala larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:30etan Azkoitian. Prentsaurrekoan izan ziren Miguel Ezpeleta, Hernaniko Pelota Eskolako ordezkaria; Maria Albisu eta Josu Aretxabalaga, Rural Kutxako ordezkariak; eta Rafael Arrieta Euskadiko Pelota Federazioko lehendakari ordea.
Finalean Hernaniko pelotari hauek joango dira, printzipioz: kadetetan, Ioritz Arrieta eta Izadi Grajal; jubeniletan, Beñat Aizpitarte eta Aitor Gorrotxategi eta; nagusietan, Garikoitz Erroizenea eta Unai Alvarez. Hernaniarrek azaldu zutenez, bietan edoizenek irabazi lezake. Gainera, ETBk eskatuta, honako orden honetan jokatuko dira partiduak: kaeteak, nagusiak eta jubenilak. Hernanik jubeniletan du irabazteko aukera gehiena eta orden honetan jokatuko balitz jubeniletara finala erabakita iritsi daiteke, Hernaniren kaltetan.
Autobusa eta sarrerak eskura
Rural Kutxak patrozinatzen du finala eta Txirrita kalean duten sukursalean gonbidapenak banatuko dizkiete joaten direnei. Hernaniko pelota elkarteak autobusa antolatu du eta 3 euro kostako da, joan eta etorri. Larunbatean aterako da arratsaldeko 15:30etan Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!