Final orekatua izan zen eta Lizarrak azken bi partiduak irabazita eraman du
aurtengo Euskal Herriko txapelketa.
LIZARRAK eraman du Euskal Herriko Herri Arteko Pelota Txapelketa, atzo Hernaniren kontra final gogorra jokatuta. Lehen partiduan Hernaniko jubenilek erraz irabazi zuten; bigarren partiduan Lizarrakoiei partidu erdira arte bakarrik eutsi zien hernaniarrek bi aurrelarik bi atzelariren kontra jokatutako partiduan; eta kadeteen partiduak erabaki zuen aurtengo txapelketa, Lizarraren alde: hernaniarrek asko jokatu zuten baina baita pelota gehiago galdu ere eta hor egon zen gakoa. Galdu arren, meritu haundiko denboraldia egin du Hernaniko taldeak aurten ere, Gipuzkoako txapela irabazi eta Euskal Herrikoan ateetan geldituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!