Donostiako ehun bizilagun baino gehiagok 1875eko irailaren 21ean sinatutako testu batekin hasi zen dena. Bigarren gerra karlistan murgilduta zegoen Euskal Herria garai hartan eta herri gehienetan nabaritu zen horren eragina, baita Hernanin ere.
Gure herria liberalen alde aritu zen gerra hartan, eta esandako urtean karlistek setiatuta eduki zuten denbora luzez. Hori dela eta Donostiako bizilagun batzuk lehen Aduana kalea zenari Hernani izena jartzeko eskatu zuten, hau jasaten ari zen ´suntsipen ikaragarria`-ren aurrean herriak askatasunari eta sorterriari emandako maitasunagatik`.
Eskaera hori tarteko jarri zioten Hernani izena Boulevardetik Askatasunaren Etorbidera dagoen kaleari. Donostiako udalak ez zuen denbora gehiegi behar izan izena aldatzeko, aduana beste leku batera eraman baitzuten urte batzuk lehenago, eta beraz, ez zuen zentzu gehiegirik izena manten-tzeak.
Hiria urbanizatzen joatearekin batera, Hernani kaleak gero eta garrantzia haundiagoa hartu du Donostian. Denda ugari egon izan dira beti kalean. Gainera, izena aldatu zitzaionetik Alderdi Ederreko inguru horiek eta bereziki Hernani kaleak, Donostiaren erdi-erdian egonik, beti izan dute protagonismo haundia hiriak egin dituen ospakizunetan. Desfileak, prozesioak, manifestazioak... denetarik pasa da Hernani kaletik urte hauetan guztietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!