NATZA kultur elkarteak antolatuta pelikulak emango dituzte gaur eta datozen bi asteazkenetan. Gaur En Construcción pelikula izango da. Bartzelonako Txinatar auzoan etxe baten eraikuntzaren inguruko pelikula da eta auzoko bizitza eta zenbait kontu azaltzen ditu. Pelikula bakoitzaren aurretik hitzaldi txiki bat izango da eta gaur Arau Subsidiarioen ingurukoa izango da: herri batean zein eragin duten Arauak, nola erabili litezkeen eta zein ondorio utzi lezaketen modu bat edo bestera erabilita. Hitzaldia 21:30etan hasiko da eta ondorenean pelikula emango dute.
Hurrengo bi pelikulak berriz, Radio Favela eta Muerte silenciosa. Un grito ahogado desde las celdas de aislamiento izango dira. Uztailaren 27an eta abuztuaran 3an
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!