Eskalatzaile gaztea 18 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatu da. Txapelketa abuztuan izango da Txinan.
Espainiako eskalada Kopa irabazi du asteburu honetan Antton Zabala hernaniarrak, 18 urtez beherakoen mailan. Igandean jokatu zuten finala Terrassan eta uste baino problema gehiago izan bazituen ere, diferentzia haundia atera zion Zabalak bigarren geratu zenari. Kataluniakoa txapelketako hirugarren eta azken proba izan da, baina Leonen eta Parlan egindako aurreko probetan lortutako abantailarekin garaipena ziurtatua zuen hernaniarrak iganderako.
Abuztuan Txinara
Espainiako Kopa irabazita Txinan du hurrengo zita garrantzitsua Zabalak. Mun-duko Txapelketa ospatuko da bertan eta horretan pentsatzen ari da dagoeneko eskalatzaile gaztea. Lehenbiziko aldia da maila horretako konpetizio batean parte hartuko duena, eta nibela altua izango dela uste du. Hala ere, Kronikari azaldu dionez, ´ahalik eta hoberen` egiten saiatuko da han ere.
Santa Barbaran eta Etxeberrin zaildua
Gaur egun Donostiako Fortunako klubean aritzen den arren, Santa Barbarako arroketan eta Etxeberri auzoan Hatzi Klinbersek duen rokodromoan hasi zen Antton Zabala eskalatzen. Geroztik sari asko irabazi ditu, Euskadiko Txapelketa eta Open Nazionala besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!