15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak Olaia Kastresanaren hilkutxa eramateagatik eta absolbitu egingo dute.
Fiskalak erretiratu egin zituen asteleheneko saioan Araitz Zubimendi legebiltzarkide ohiaren aurkako karguak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak absolbitu egingo du. Hernaniarrarentzat 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen Olaia Kastresanaren omenaldian hilkutxa eramateagatik. Orduan fiskalak ´terrorismoaren apologia egitea` leporatu zien Zubimendiri, Jon Salaberriari eta Arnaldo Otegiri Kastresana ETA kidearen hilkutxa eramateagatik. Behin karguak erretiratuta epaia ema-tea falta da orain Zubimendiren aurkako auzian.
Aske uzteko eskaera
Epaiketa ondorenean Jone Goirizelaia Zubimendiren abokatuak hernaniarra aske uzteko eskatu zuen. Zubimendi bi urteko kartzela zigorra ari da betetzen EHUko dekanoa mehatxatzea leporatuta, baina agindu hori ez da solidoa eta Haika Segi auziagatik probisionalki dago espetxean, oraindik epaitu gabe baitago. Bi arrazoi horietan oinarritu zen aske uztea eskatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!