Tourra Pirinioetatik pasa da asteburuan eta gaur ere bada etapa bat bertan. Urteroko moduan euskaldun asko eta asko izan da txirrindulariak mendiko etapetan ikusi eta animatzen eta bide ertzak ikurrin eta kamixeta naranjaz josi dira. Afizioak bazuen esperantza Pirineoetan euskaldunen batek irabaziko zuenarena, baina, aurtengoa ere ahaleginarekin pasa da. Igandean, Pla D’Adeten bukatu zen etapa eta hor elkartu zen bertako jenderik gehien. Etapako irabazlea Hincapie izan zen eta lehen euskalduna, Haimar Zubeldia, 16garren postuan. Ez zuen animu faltarik izan.
Euskaldun guzti horien artean hernaniarrak asko dira, urtero bezala pirineotako etapak ikusten izan direnak edo daudenak. Argazkian, Pla D’Adeteko gainean hernaniar sail bat bezperako etapa telebistan ikusten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!