Argentinara informatika ikastaroak ematera joateko kooperante bila dabil Haurralde fundazioa

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 19a, 03:00

Informatika jakin eta 22 urtetik gora izatea da jarri duten baldintza. Urri-azaro aldean abiatzea da asmoa.

Argentinako El Bolson herriko familia behartsuetako haurrei informatika ikastaroak emateko egitasmoa prestatua du Haurralde fundazioak. 22 urte baino gehiago izatea eta informatika ondo jakitea dira eskatzen dituzten bi baldintzak. Kooperante lanetara joaten denari bidaia ordaintzen du eta estantziako parte bat eta txertoak. Urria edo azaroan Asmoa da urri edo azaroan joatea kooperantea Argentinara, 6 hilabete edo gehiagorako. Horretarako irailaren 10a aurretik eman behar da izena Haurralde Fundazioan bertan: 943 246 621 - ONG@haurralde.org. Iaz, Iban Sarasola Iaz Iban Sarasola hernaniarra izan zen Argentinan informatika ikastaroak ematen eta Hernaniko Kronikak egindako elkarrizketan aitortu zuen oso gustora ibili zela. Hernaniko Udalak diruz lagundu duen proiektua da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!