Gaur bukatzen da xake txapelketan izena emateko epea, Orkolaga auzoko Anboto tabernan. Izena ematean 10 euro eman behar dira eta tabernara
bertara joan behar da horretarako. Edozeinek parte hartu dezakeela jakinarazi dute eta partidak arratsaldeko 20:00etatik aurrera jokatuko direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!