Hernanik eta Lizarrak larunbatean jokatuko dute Herri Arteko finala

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 19a, 03:00

Euskal Herriko Herri Arteko pelota txapelketako finala jokatuko dute datorren larunbatean Hernanik eta Lizarrak. Hernanik Amurrio eliminatu du finalaurrekoetan eta Lizarrak Berriz. Finala Azkoitiko pelotalekuan izango da, datorren larunbatean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Partidurako ez dago faborito garbirik. Bi taldeek erakutsi dute Euskal Herri mailako punta puntan daudela eta ondo aritu beharko du txapelak herrira eraman nahi dituenak. Nafarroako Herri Arteko txapelketak uzten du herritik kanporako pelotariren batzuk jokatu dezaten eta erabakiaren zain dago Hernani jokatuko duten pelotariak aukeratzeko. Aldea da erabat hernaniarrekin jokatu eta Hernaniko klubean aritzen den inguruko herrietakoren batek jokatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!